Taldean buruturiko hainbat galdera teoriko zein lan plazaratu aurretik, talde lanean buruturiko hau guztia sinplifikatzen eta laburbiltzen duen power point hau jarri dut; gelan, gainontzeko gelakideen aurrean, geure lanen nondik norakoa azaltzeko baliagarria izango zaiguna, hain zuzen ere.
Gelan bertan zein gure kabuz ikusiriko bideoei buruzko hainbat lan ezberdin osatu ditugu. Jarraian txertaturikoa, egindako lehenengoa izango litzateke. Moodle-en aurki daiteke bideoa bera.
Hona hemen taldean osaturiko azken galdera teorikoa. Orain arte bezala, gaian apur bat murgiltzeko, gure erantzuna bere kontestuan sartzen saiatuko naiz. Dena den, bideoa bera, moodle-en aurki daiteke.
Hau izan zen ikasgai honetan gauzatu genuen lehenengo lana. Bi ikastetxe ezberdinetara joan ginen euren IKTari buruzko informazioa jasotzera eta jarraian ipini dizuedan emaitza lortu genuen.
Praktika onak lana burutzeko, IKTko konparaketa egiteko erabili izan genituen bi ikastoletako batean lantzen zituzten proiektu telematikoren bat hautatzea otu zitzaigun; baina irakasleak, Amara Berriko bikoizketa lantzea gai polita izango zela esaterakoan, aukera hau planteatzen hasi ginen. Azkenean, irakasleak proposaturiko agi honi buruzko lana osatu dugu eta jarraian, zeuen esku uzten dugu.