martes, 31 de marzo de 2009

IKT-ri buruzko lana, "embed" eta Docs - 3. saioa -

Kaixo!

Gaurko klasean IKTri buruz egin beharko dugun lana azaldu digu irakasleak eta egia esan, proiektuak interesgarria dirudi. Bi eskola ezberdinetara joan eta bi hauetako IKT proiektuak konparatu beharko ditugu eta konparaketa horrengatik, hain zuzen ere, lan polita izango dela uste dut; IKT proiektu ezberdinak ikusteko aukera izango dugulako.

Horretaz gain, blog-ean power point-ak eta bideoak txertatzen eta Docs-ekin lan egiten ere ikasi dugu (amaieran azaltzen den power point-a ekintza honen froga dugu)eta egia esan, oso baliabide erabilgarriak iruditu zaizkit geure lanak egiteko (Docs-en kontua gehienbat). Gezurra dirudi zenbat aurrerakuntza eman diren hain denbora urrian...

De IKT

Orain, denbora besterik ez zaigu falta bai IKTri buruzko lana egiteko eta baita baliabide hauekin praktikatzeko ere!



* Power point eta bideoak txertatzeko modua:
De IKT

miércoles, 25 de marzo de 2009

Teknologia berrien abusoa? - 2. saioa -

Gaurko klasean, eztabaidagai izan diren bi bideoak honako hauek izan dira; zeinak elkarrikertuz-en ere topa daitezkeen ( "¿Qué te sugiere esta escena?" eta "¿Es el mundo más colaborativo?"-n hain zuzen ere).





Teknologia berriak duela gutxi hasi ziren geure gizartean sartzen, baina denbora gutxi behar izan dute geure bizitzetako arlorik garrantzitsuenetako bat bilakatzen. Klasean aipatu bezala, teknologia berriek, orokorrean, abantaila eta onura asko ematen dituzte; dena den, zentzudunak izan behar gara eta ez dugu bere eskutan erortzen utzi behar. Egun, teknologia berrien menpe bizi garelakoan nago eta ez gara oroitzen duela urte gutxi batzuk, oso kapazak girela bizitzan aurrera ateratzen honelako laguntzarik gabe. Erreztasunera eta erosotasunera moldatu gara eta horregatik, egun, teknologia berriei hertsiki loturik bizi gara.

Eskoletan ere aldaketa handia nabaritu dut. Ikastolan, txikitan, informatikako klaseak ematen genituen eta batxilergoan, berriz, ikutu ere ez genituen egiten ordenagailuak (eraikinean bertan; etxean erabiltzen baikenituen institututik bidalitako lanak burutzeko). Egun, ordea, unibertsitatean egon ahal izateko, ezinbestekoa da etxean ordenagailua izateaz gain, internet ere izatera (besteak beste); nahiz eta unibertsitateak informatika gela bat eskura jarri, edozein ordutan eskura ez dagoelako.

Honetaz gain, ados nago teknologia berriak ingurune pedagogikoan txertatu behar direlakoan esaten dutenekin (eta ez alderantziz). Askok uste dute teknologiarik berriena ipintzearekin, ikastola bera berritu egiten dela; baina hori ez da horrela. Teknologiarik berrienak izateak lagundu dezake ikastola moldatzen eta hobekuntza batzuk ematen, baina horretarako, arlo pedagogikoaren planteamendua bera aldatu behar da; eta ez teknologia berriena soilik.


Honengatik guztiagatik uste dut teknologia berriez abusatu egiten dugula. Gauza guztiak bezalaxe, teknologia berriak ere, bere tamainan edo neurrian, oso erabilkorrak eta onuragarriak dira; baina ez kantitate handian.

Baina, teknologia berrien kontsumo moderatua egiteaz gain, aipagarria iruditzen zait hauei buruzko ezagutza minimo bat izan behar dela ere komentatzea. Izan ere, askotan ez ditugu dauden aukera guztiak ezagutzen eta jada inposatzen dizkigutenak edota gehien zabaldurik daudenak erabiltzen ditugu (geuretzako hobeagoak egon daitezkeela jakin gabe).

Beraz, geure eguneroko kontsumoa kontrolatzeaz gain, ez litzaiguke bat ere gaizki etorriko teknologia berri hauei buruz ere dokumentatzea.

martes, 24 de marzo de 2009

Teknologia berriak - 1. saioa -

Kaixooo!

Praktiketatik bueltan, berriro ere unibertsitateko klaseetara itzultzea tokatzen zaigu. 3.mailako 2.lauhileko hau hasteko zein ikasgai tokatuko eta teknologia berriak izenekoa tokatu da. Momentura arte moodle eta elkarrikertuz bezalako web orriak ikusi ditugu eta oraintxe bertan google-ko baliabide desberdinak ezagutzen ari gara. Itxuraz bilatzaile hutsa zirudienak, eskaintza zabala eskurarazten dizkigu eta ikusten den bezala, pixka bat xaltseatzen ari gara ezagutu berri ditugun baliabide hauekin.

Momentuz nahiko erraz jarraitu dut klasean egindakoa eta uste dut, asignatura honetan ez dudalako zailtasun larririk izango; teknologia berriekin hartu-eman handia dudalako eta nahiko ongi moldatzen naizelako hauekin. Dena den, hori ikusteko dago...!

Beno ba, hurrengora arte orduan. Ondo segiiiii!!!

De IKT
De IKT
De IKT