miércoles, 29 de abril de 2009

Amara Berriko Txikiweb-a. - 8. saioa -

Gaurkoan, Donostiako Amara Berri ikastolan praktikan jartzen den Txikiweb-ari buruzko bideoa ikusi dugu. Honen bidez, jakin dugu, egunero, lau ikaslek txikiweb-a eguneratu egiten dutela eta horrela, euren lanak, irratsaioak, telebistako irudiak... txertatzen dituztela euren web orrian; denen eskura egon daitezen.

De IKT

Egia esan, orain arte ez nuen mota honetako metodologia ikusi eta teknologia berriekin maiztasun handiaz aritze hau, haurrentzako oso baliagarria izango delakoan nago; egunetik egunera, gizartea geroz eta informatizatuago dagoelako. Beraz, nik uste dut Amara Berriko lan egiteko modu honetatik asko ikasi beharrean gaudela; izan ere, urte batzuren buruan, txikitatik teknologia berriekin hartu-emanean hasten diren eta ez direnen artean ezberdintasun handiak egongo direla uste baitut (txikitatik lantzen hasi zirenak trebatuagoak egongo dira eta abantaila handia aterako diete). Argi dago, gauza guztiekin bezala, geroz eta lehenago hasi edukinak lantzen, orduan eta erraztasun handiagoz menperatuko dutela haurrek eginkizun eta gaitasun hori; eta alde horretatik, oso ideia ona eta esanguratsua iruditu zait Amara Berriko eskaintza.


Hau izango litzateke gaurko klasean ikusi dugun bideoa:

martes, 28 de abril de 2009

Picasa Web eta Webquest-ak. -7. saioa -

Gaurko klasean, gure blog-ean argazkiak txertatzen ikasi dugu eta horretarako, irakasleak, google-k eskaintzen digun beste baliabide bat aurkeztu digu; Picasa Web izenekoa, hain zuzen ere. Egia esan, programa hau ere ez nuen ezagutzen eta nahiko baliabarria delakoan nago; blog-a saturatzeko aukera gutxiago ematen baititu argazkiak blog-era bertara igo ordez, Picasa Web-era igotzeak. Dena den, beharbada, modu honetan egiteak lan gehiago suposatzen duela ere aipatu beharrean naiz.
Kontuak kontu, jada pare bat argazki igo ditut blog-era eta gustura nago lortutako emaitzarekin; ekintza sinplea da eta gainera, gure blog-a apaintzen eta osatzen ahalbidetzen du.

De IKT


Horretaz gain, webquest ezberdinak begiratzen ere aritu gara. Gehienek, sarrerara baino haratago ez zuten uzten sartzen eta beharbada, ikusi nahiko nuena baino gutxiago behatu dut. Hala eta guztiz ere, webquest-aren baliabidea haurrek teknologiarekin lehen kontaktua izateko aitzakia polita eta entretenigarria iruditzen zait. Eduki berriak ez dira zertan aspergarriak eta teorikoak izan behar eta uste dut, webquest-en bidez, ikasgaiak asko berritu daitezkeela (haurrei, betiko fitxa arruntak eman ordez, modu teknologizatuago batean ematen baitzaie). Gainera, ordenagailuak sarriagotan erabiliz, haurrak kontentu baino kontentuago jarriko lirateelakoan nago (nolabaiteko heldutasun puntu bat eskuratu dutela jabetuko baitira). Nik uste dut haurrei eman behar zaien informazioa modu indirekto batean eta jolas moduan eginez gero, orduan eta aberasgarriagoa izango dela umearentzat; nekez ahaztuko baitute egindako jarduera.

Azkenik, egungo klaseko materia, irakasleak, aldez aurretik, elkarrikertuz.ning.com helbidean jarri duela aipatzea besterik ez zait gelditzen. Honek ziurtatzen duena da irakasleak, klase aurretik zein ondoren ere, bere orduak sartzen dituela gure irakaskuntza prozesua prestatzen.


Jarraian ipini ditudan bi argazkiak, Picasa Web-aren bidez jarritakoak dira; lehenengoa, "Glup! Glup! Glup!" webquest-aren argazkia delarik.

De IKT
Picasa Web-aren bidez blog-ean argazkiak txertatzen... (7. saioa)

De IKT

miércoles, 22 de abril de 2009

"Indagacción" eta Amara Berriko IKT - 6. saioa -

Gaurkoan, teknologia berrien alde onak eta txarrak aipatzen hasi dugu klasea. Alde batetik, gauzak ikasteko eta informazioa adierazteko oso aberasgarria dela komentatu dugu ("lenguaje multimedia" delakoan) eta beste alde batetik, komunikatzeko ere oso tresna erabilgarria dela aipatu dugu.
Dena den, baditu bere alde ez hain onak ere: informazio gehiegi izateak sailkapena gauzatzea ezinbestekoa bihurtzen duela eta zenbaitetan, eskolan, pedagogia arloaren gainetik jartzen dela (dena den, azken hau, geure erruagatik dela esan behar da; ematen diogun erabilgarritasunagatik).

Hau guztia azaldu ondoren, atzo azaltzen hasitako "Indagacción" testua ere amaitu dugu komentatzen. Atzo ez bezala, gaur, bertan azaltzen direneko irudia eta taula gehiago sakontzea lortu dugu.

Azkenik, Amara Berriko IKT sistemari buruzko power point bat ere ikusi dugu (jarraian ipini dudana). Bertan, ikastola honetan teknologia berriei ematen dieten erabilpena ikusi ahal izan da eta horrela, teknologia berriekin lehen kontaktua izateko, egunkaria, telebista, irratia eta txikiweb baliabideak erabiltzen dituztela ikusi dugu.


Amara Berri ikastolako IKT azaltzen duen power point-a ondorengo hau izango litzateke:


aberri

martes, 21 de abril de 2009

Programa ezberdinen adibideak ikusten - 5. saioa -

Gaurkoan teroria apur bat ikusten egon gara eta horretarako, irakaslea hiru power point-ez baliatu da; zeinak ikasgaiaren portal birtualean aurki daitezkeen.

Lehenik eta behin, teknologia berriek baliabide eta programa ezberdinak jartzen dizkigula eskura ikusi dugu (word, excel, eduteka, blogger...) eta ondoren, bakoitza zer eta zertarako den ere argitu dugu; adibide batzuk ere ikusi ditugularik.
Ondoren, teknologia berriek teoria konstruktibistarekin izan behar duten harremanaz ere jardun gara. Teknologia berriak betiko moduan erabiliz gero, ezer gutxi ikasiko dugu eta alde horretatik, innobatu beharrean gaudela ohartu gara; konstruktibismoak dioen bezala, ezagutzak eraikiz eta ez buruz ikasiz.
Azkenik wiki, webquest, cmap, hot potatoes...-en alorra ere jorratu dugu.

Taldeka, IKT-ei buruz egin beharko dugun lana ere finkatzen joan gara eta zein ikastoletara joko dugun ere erabaki dugu; hau, irakasleari adierazi diogularik.

De IKT


Hau guztia eginik, klaseari amaiera emateko, elkarrikertuz-en sartu eta irakaslearen blog-ean ibili gara; berak idatziriko arlo bat komentatuz. "Indagacción" izenekoa zen, hain zuzen ere eta uste dut zerikusi handia duela ematen ari garen gaiarekin; edozein bideo ikusten dugula edota irakasle batek klase bat emateko ere behar-beharrezkoa den ekintza da (indagar+acción edota hobeto esanda, aztertu eta ekintza burutu). Gauza guztietan aplikatu beharrekoa izan beharko luke.

miércoles, 1 de abril de 2009

Teknologia berriei buruzko bideo gehiago ikusten... - 4. saioa -

Kaixo!

Gaurkoan ere teknologia berriei buruzko pare bat bideo gehiago ikusi ditugu ( elkarrikertuz-etik harturikoak direnak) eta egia esan, gaurkoan ere eztabaida gai gisa jarduteko balio izan digute.





Alde batetik, teknologia berri hauen atzean dagoena izugarrizko negozioa dela esan dezakegu. Bideoan aurrerapen handia ekarriko liguketen baliabideak ikus daitezke, baina egia esan, bitartekari hauek guztiak gutxi batzuen esku egongo lirateke bakarrik.
Horretaz gain, kontsumo gehiagizkoa eginez gero, pertsonen aurrez aurreko harremana (harreman fisikoa) ordezteko arriskua ere egongo litzateke.

Dena den, beste ikuspegi batetik begiratuz gero, egia da, beharbada, ikasterako orduan motibazio handiagoa sortuko luketela eta baita ezintasunak dituzten pertsonei asko lagunduko liekeela.
Hori gutxi balitz, gizakien aurrez aurreko komunikazioa egitea ezin izango litzatekeen kasuetan, abantaila handia eskainiko lizkigukete.


Alderdi onuragarri eta kaltegarri asko izan ditzakete teknologia berriek, beraz; baina argi dagoena da, nire ustez behintzat, erabilpen egokia eta neurrikoa eginez gero, asko irabaziko genukeela baliabide berri hauekin. Bigarren bideoan esaten diguten bezala, kritikoak izan behar dugu teknologia berriek eskaintzen digun informazio guztiarekin (behin baino gehiagotan gezurra izaten baita) eta erne ibili behar dugu euren sareetan ez erortzeko.