miércoles, 27 de mayo de 2009

Azken klasea - 16. saioa -

Gaurkoa azken klasea izan da. Atzoko eguna lanak hona igotzen pasa ondoren, gaur, aurkezpenen eguna izan da. Talde bakoitzak, egindako lanen berri emateko aukera izan du klase guztiaren aurrean eta egia esan, esperientzia polita izan da. Dena den, bideoak erakustea falta izan dela iruditu zait.

Ikastaroa amaiturik, hausnarketarako momentua iritsi da, hortaz eta egia esan, oso gustora gelditu naiz lortutako emaitzekin. Alde batetik, talde lanean egindako lanen bidez, egungo errealitateari buruz apur bat gehiago jakin ahal izan dugula esan nahiko nuke eta hori, oso aberasgarria izan deloakoan nago. Hara eta hona ibili gara informazio iturri desberdinak ezagutuz eta ikastoletan bizi duten errealitatea biziz eta hori horrela, etorkizunera begira, ibilitako km guztiek zein botatako izerdiak asko balioko digula uste dut. Egun, ikastola ezberdinak eta bertan lantzen dutena ikusiz, jada baditugu geure buruan eskola eredu bat baino gehiago eta horrela, lanean hasterakoan, alor honi dagokion ideia batzuk hartu ditugu.
Bestalde, honekin loturik, ikastaro honi buruz jaso ditugun hitzaldiak ere oso baliagarriak suertatu zaizkidala ere aipatu nahiko nuke (hauek ere egungo eskolen errealitatea antzemarazi digutelako).

Bestalde, blog hau eguneratzeak suposatzen zuen bakarkako lana ere oso interesgarria iruditu zaidala komentatzea gustatuko litzaidake. Ikasgai honetara "engantxatzeko" aukera polita iruditu zait (interneten zehar nabigatzea ez baitzaio inori desatsegin egiten) eta ondorioz, lan honetan ere oso gustora aritu naizela aitortu behar dut. Gainera, ikastaro hasieran iragarritako erronkak nahiko ongi bete ditudalakoan nago(lauhilekoaren hasieran, ikastaroan inolako arazorik izango ez nuela uste nuela aipatu nuen eta halaxe izan da; nahiko ongi moldatu naiz bai ezagutzen nituen baliabideekin eta baita baliabide ezezagunekin ere).

Beraz, ikastaro hau oso aberasgarria suertatu zaidala esatea besterik ez zait geratzen; esan bezala, gauza berri asko ikasi ditudalako bai gaitasun pertsonalen inguruan eta baita egungo eskolen errealitatearen inguruan, baina baita teknologia berrien erabilpenari buruzko eztabaidek bultzarazi zizkidaten hausnarketengatik.

Eta hausnarketak aipatuz, hemen uzten dizkizuet ikastaroari amaiera emateko pare bat irudi. Ea zer iradokitzen dizuen...

De IKT

De IKT


Besterik gabe, ongi izan eta hurrenarte!

Aguuuur!!

De IKT

martes, 26 de mayo de 2009

Lanak blog-era igotzen - 15. saioa -

Gaurkoa, ikasgai honetako azken aurreko eguna izan da eta hori horrela izanik, gaurko klase ordua lanak internetera igotzeko erabili dugu.

Pasa den aste guztia estresatu samar pasatu ondoren eta lanegun "intentsiboak" igaro ostean, ikasgai honetako lan guztiak, jada, amaitu ditugula esan dezakegu eta egia esan, nahiko kontentu geratu gara lortutako emaitzekin. Uste genuen larri ibiliko ginela lan guzti hauek amaitzerako orduan, baina esan bezala, aurreko asteko egun gehienetan buru belarri aritzeak, gaurko klasean lasai-lasai egotea ahalbidetu du.

Blogean, aurki daitezke lan guzti hauek (jarraian datozen sarreretan)eta hauek errazago topatzeko eta ordenatuagoak izateko, aurkibide bat ere egin dugu.

Bideoak igotzeko, berriz, Youtube zein Vimeo programak erabili ditugula esan beharra daukat. Hasiera batean, Youtube-tik bakarrik igotzeko asmoa genuen, baina Praktika onak sailerako egindako bideoa, ez zigun igotzen uzten (handiegia zelako). Beraz, Vimeo aukera geratzen zitzaigun bakarrik eta egia esan, nahi genuen bideo hura igotzeko baliogarria izan zaigu.
Pertsonalki, ez nuen lehenagotik ezagutzen programa hau eta egia esan, nahiko aukera polita iruditu zait bideoak igotzerako orduan (Youtube-k onartzen dituen baino iraupen handiagoko bideoak onartzen dituelako).

Youtube:
De IKT


Vimeo:
De IKT


Hau guztia esan ondoren, lan guztiak txertatzen hasiko naiz; hauen ordena, aurkibidean ipini dudalarik (arestian aipatu bezala).

Lan guztien aurkibidea

Jarraian, taldean osaturiko lan guztiak txertatu dizkizuet. Erosoagoa izan dadin, hauek guztiak biltzen ditueneko aurkibide bat osatu dugu taldean.


1. LAN GUZTIEN LABURPENA (aurkezpenerako erabilitako power point-a)

2. GALDERA TEORIKOAK:

2.1 IKT teoria.
2.2 IKT zertarako?
2.3 Berrikuntza eta gure irakazkuntz giroko aldaketak.
2.4 Ingurunearen aldaketa ikasleen ikuspegitik.


3. IKASGAIAREN HIRU ZUTABEAK: ( word + bideoak)

3.1 IKT-ren konparaketa: Arantzazuko Ama eta Zurriola ikastolak.
3.2 Praktika onak: Amara Berri ikastolako Bikoizketa tailerra.
3.3 Magis TB+ : Billy eta Hurkoa fundazioa.

1. Aurkezpenarako power point-a

Taldean buruturiko hainbat galdera teoriko zein lan plazaratu aurretik, talde lanean buruturiko hau guztia sinplifikatzen eta laburbiltzen duen power point hau jarri dut; gelan, gainontzeko gelakideen aurrean, geure lanen nondik norakoa azaltzeko baliagarria izango zaiguna, hain zuzen ere.

Aurkezpena Aurkezpena Maita05

2.1 IKT teoria (ikastaroa08II pp)

Gelan bertan zein gure kabuz ikusiriko bideoei buruzko hainbat lan ezberdin osatu ditugu. Jarraian txertaturikoa, egindako lehenengoa izango litzateke. Moodle-en aurki daiteke bideoa bera.

De IKT


Honi dagokion gure erantzuna:
TEORIA IKT TEORIA IKT Maita05

2.2 IKT... zertarako?

Taldean eginiko bigarren lana duzue oraingo hau. Moodle-en bideoa ikusi ondoren, geure iritzia eman genuen; jarraian datorrena, hain zuzen ere.

De IKT


Bideo honi buruz osaturiko lan idatzia:
TEKNOLOGIAK... ZERTARAKO TEKNOLOGIAK... ZERTARAKO Maita05

2.3 Berrikuntza eta gure irakaskuntza giroko aldaketak

Hirugarren lan teorikoa dihoakizue jarraian. Gainontzekoak bezala, hau ere moodle-en ikus daiteke.

De IKT


Gure erantzuna:
BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA. NON? NOLA?... BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA. NON? NOLA?... Maita05

2.4 Ingurunearen aldaketak... ikasleen ikuspegitik

Hona hemen taldean osaturiko azken galdera teorikoa. Orain arte bezala, gaian apur bat murgiltzeko, gure erantzuna bere kontestuan sartzen saiatuko naiz. Dena den, bideoa bera, moodle-en aurki daiteke.

De IKT


Bideoa ikusi ondorengo gure iritzia honako hau izango litzatake:
INGURUNEAREN ALDAKETA... IKASLEEN IKUSPEGITIK INGURUNEAREN ALDAKETA... IKASLEEN IKUSPEGITIK Maita05

3.1 IKTren konparaketa: Arantzazuko Ama eta Zurriola ikastolak

Hau izan zen ikasgai honetan gauzatu genuen lehenengo lana. Bi ikastetxe ezberdinetara joan ginen euren IKTari buruzko informazioa jasotzera eta jarraian ipini dizuedan emaitza lortu genuen.

IKT Zurriola Eta Arantzazuko Ama. Konparaketa BAI IKT Zurriola Eta Arantzazuko Ama. Konparaketa BAI Maita05


3.2 Praktika onak: Amara Berri ikastolako Bikoizketa tailerra

Praktika onak lana burutzeko, IKTko konparaketa egiteko erabili izan genituen bi ikastoletako batean lantzen zituzten proiektu telematikoren bat hautatzea otu zitzaigun; baina irakasleak, Amara Berriko bikoizketa lantzea gai polita izango zela esaterakoan, aukera hau planteatzen hasi ginen.
Azkenean, irakasleak proposaturiko agi honi buruzko lana osatu dugu eta jarraian, zeuen esku uzten dugu.

Praktika onak Praktika onak Maita05

Untitled from Maite Agirrezabalaga on Vimeo.

3.3 Magis TB+

Azkenik, Magis TB+rako egin beharreko berri solidarioa ipintzen dizuet. Hemen ere, aurreko bi kasuetan bezala, adierazpen idatzia zein audiobisualak jarri ditut.
Ea zuen gustokoa den...

Magis TB+ Magis TB+ Maita05

miércoles, 20 de mayo de 2009

Lanak borobiltzen - 14. saioa -

Asteko azkeneko klase hau ere, geure lanei amaiera emateko aprobetxatu dugu. Bertan, talde bakoitza bere eginbeharretan ibili da eta hau horrela izanik, geure taldea ere horretan aritu da.

Dena den, lanak osatzeaz gain, genituen zalantzak argitzeko ere erabili dugu gaurko klasea. Ez genekien oso ongi non zintzilikatu behar zen egindako lan guztia eta irakaslearekin hitz egin ondoren, MAGIS TB+ra igo behar direla ohartu gara; bakoitzari dagokion etiketa ipinirik eta konkretuki, zer den azalduz.
Horretaz gain, Word-en idatziriko dokumentuak nora igo beharko genituen ere komentatu diogu eta hau horrela, irakasleak bi bide ezberdin azaldu dizkigu (niretzat zeharo berriak zirenak). Bi bide hauek Scribd eta Slideshare izango lirateke.
Bi hauek Word zein Power Point-eko dokumentuak igotzea ahalidetzen duten programak dira eta irakasleak, bietakoren bat hautatzea eskatu digu; horren bidez, blog-era igo beharko genituzkeelarik geure lanak.

De IKT


De IKT

Hortaz, ikus daitekeenez, gaurkoan, lanak burutzeaz gain, geure zalantzak argitu ere egin ditugu eta horregatik, gaurko klasea, oso emankorra izan dela esatera ausartuko nintzateke.

martes, 19 de mayo de 2009

Gure lanak osatzen... - 13. saioa -

Gaur, klasera iritsi eta talde guztiak euren lanetan ari zirela ikusterakoan, geu ere gure lanei itxura ematen hasi gara; horretarako, ikasketa gelara joan garelarik (apur bat lasaiago egoteko).

Beraz, aurrekoan bezala, gaur ere buru belarri aritu gara geure lanetan eta hortaz, ez dugu ezer berririk eman klasean.

miércoles, 13 de mayo de 2009

Geure eginbeharrak gauzatzen - 12. saioa -

Gaurkoan ez dut ezer asko idaztekorik; gaurko klase orduan, ikasgaian egin behar ditugun lanak osatzen aritu baikara gehienbat. Hasieran, Magis TB-ri buruz genituen zalantzak argitzen egon da irakaslea (talde handian); baina ondoren, geure lanak egiteko (blog-a eguneratzeko, IKT-ri buruzko txostena osatzeko, praktika onak zehazteko...) eta hauen inguruko zalantza pertsonalak argitzeko denbora utzi du; klasea amaitu arte.

Beraz, ikus daitekeen bezala, gaurko klase ordua, talde lana burutzeari dedikaturik egon da gehienbat. Eta egia esan, eskertzekoa da; orokorrean, denboraz nahiko larri gabilela ikusten baitut.

martes, 12 de mayo de 2009

Txanela eta Ikasys proiektuak - 11. saioa -

Gaurkoan ere hitzaldia izan dugu; baina oraingo honetan, klase orduan izan da. Aita Larramendi ikastolako irakasle bat etorri zaigu gaurkoan eta eurek bizi duten esperientzia konpartitu du gurekin; Txanela eta Ikasys proiektuak, hain zuzen ere.

Amara Berri ikastolakoek esan ziguten bezalaxe, gaurkoan ere askotan azpimarratu digu Aita Larramendi ikastolakoak, "zertarako?" galderaren inguruan ibiltzen direla gehienbat; gauza guztien zergatiak bilatuz eta guztiari zentzua emanez. Dena den, nahiz eta aspektu honetan bat egon, bi eskolek duten irakaskuntza metodoan, alde nabariak daudela ikusi ahal izan dugu.

De IKT

Txanela proiektuari dagokionez, haurrei, aurreko ikasturtean ikasitakoaz gogoratzeko, bideo modukoa ipintzen diote eta diotenez, honen bidez ez omen dute haurrek euren ezagutzak kanporatzea nahi; bideoan ikusten dutena erreproduzitzea eta eurek dituzten aurrezagutzekin erlazionatzea baizik.
Behin euren aurretiazko ideia horietaz oroitu ondoren, bideoa berrikusi eta galdera moduko batzuk egiten dizkiote; haur bakoitzari, galdera hauek erantzuteko, web orri ezberdin bat ematen diotelarik. [Hau, lauko taldeetan egiten da -gutxi gorabehera- eta hortaz, modu honetan, taldeko kide guztiak galdera berdinei erantzuten egongo dira, informazio iturri ezberdinetan oinarrituz].
Azkenik, galdera hauei erantzuna emanik, problemari soluzioa bilatzen ere saiatuko dira hurrak.
Eta guzti hau, webquest moduan egiten dute.

De IKT

Ikasys proiektua, berriz, oroimenezko jarduerak burutzen laguntzen duen proiektua dugu. Horretarako, irakasleak ikasleak, beti, mikroproblemen aurrena ipintzen saiatzen dira. Esaterako, haurrei testu bat irakurraraztea eta ondoren, honi buruzko galderak egitea; modu honetan, haurrek, irakurri dutenaz gogoratzen diren eta irakurritakoa ulertu duten ikusteko.
Kasu honetan ere, lan egiteko modu tradizionaletik asko urruntzen den teknika bat erabiltzen dute. Haur bakoitzak bere portatil txikia du eta gelako haurren portatil guzti hauek, wifi-aren bidez, sareaturik daude irakaslearenarekin batera. Modu honetan, haur bakoitzak, egunean egiten duena, irakasleak, bere ordenagailutik, inolako arazorik gabe ikus dezake (egindako lan guztitik zer egin duten ondo eta zer gaizki ikusteaz gain).
Portatil hauek guztiak armairu baten barruan gorde behar omen dira saioa amaitu ondoren; kargatu egin behar baitira. Dena den, kasu honetan, kargak saio oso bat irauteko trabarik ez du izaten (portatil hauekin, ordu erdiz bakarrik aritzen baitira astean; arlo bakoitzeko).

De IKT

Irakaskuntza zein ikaskuntza prozesuak zeharo aldatzen dituen teknikak dira gaurkoan ikusitako proiektuak eta honek, gauza guztiek bezalaxe, bere alde onuragarriak eta ez hain aberasgarriak dituelakoan nago. Alde batetik, sarearekiko izugarrizko dependentzia ikusten diet bi proiektuei eta edozein egunetan, internetik gabe egonez gero, beste zerbaitetara jo beharko genuke. Horretaz gain, argi eta garbi geratu da kostu handia suposatzen dutela eta zenbait eskola, ziur aski, ez daude egoera honi aurre egiteko moduan. Betalde, hasieran, irakasle zein ikasleengan eman beharko litzatekeen lan egiteko moduaren iraultzarekin, bati baino gehiagori egingo lioke gainezka egoerak (ziur nago) eta gainera, irakasleak klasea eman bitartean, ikasleak sarean, beste zerbaitetan aritzeko arriskua dago.
Hala eta guztiz ere, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua amenoagoa eta dibertigarriagoa egiten dutelakoan nago. Betiko fitxen ordez, ikasleak ordenagailuaren aurrean jarri eta ariketa dinamikoagoak burutzen dituzte eta gainera, ekintza hauek, bakarkakoak izan ohi direnez, haurraren autonomiaren garapenean zein trebakuntzetan eragin handia izango luke. Haurrak irakaslearen "hizketaldia" entzun ordez, interneten zehar nabegatu beharko luke informazio bila eta hori horrela izanik, ikasketa esanguratsua gauzatzeko aukera gehiago ematen da proiektu hauetan.

Beraz, ikusi bezala, bere alde positibo eta negatiboak dituzte bi proiektu hauek. Martxan jartzea edo ez, eskolaren esku geratzen da; euren abantailak eta desabantailak kontuan izanik, guztientzat (eta haurrentzat, batez ere), egokiena izango litzatekeena aukeratuz (eta euren esku dagoena, noski).

miércoles, 6 de mayo de 2009

Blog-ak eta "Infantilinvestiga" - 10. saioa -

Teknologia berrietako asteko azken klase honetan, hitzaldi txiki bat preparaturik zigun irakasleak (horretarako, emakume bat etorriko zelarik) eta bere zain ginela, irakasleak geure blog batzuei buruz hitz egiteko aprobetxatu du; batzutan irudiak, informazioa... falta zela adieraziz eta beste batzuk, aldiz, nahiko ongi zeudela azalduz.

Blog-en kontu honekin amaitzerakoan, beraz, esan bezala, hitzaldiarekin hasi gara. Oso emakume atsegina etorri zaigu gaurkoan eta bere itzaldia amenoa izan delakoan nago. Ikastolekin batera proiektu batetan sartua dagoela esan digu eta proiektu honen nondik norako guztiak, wiki batetan ipintzen dutela ere aipatu du; euren lan guztiak, gainontzekoekin konpartitzeko asmoz eta ikastola gehiagoren arreta bereganatzeko helburuarekin.

De IKT

Hezkuntza munduan teknologia nola txertatu beharko litzatekeen azaldu digu eta euren proiektuetako bat ere aipatu digu; "apadrinamiento digital" izango litzatekeena. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasle batek, Haur Hezkuntzako beste bat apadrinatu edo amadrinatzen du; elkarrekin, ekintza desberdinak bizitzeko asmoz. Haurrentzat aberasgarria izateaz gain, esan beharra dago irakaslearentzat ere teknika hau oso baliagarria izan daitekeela; haurrak bikoteka elkartzearekin, nolabait esatearren, haur kopurua erdira murrizten delako.

Momentuz, euren proiektua jarraitzen duten bi eskola bestrik ez daudela azaldu digu, baina hurrengo urterako, Bizkaiko beste eskola bat ere elkartu zaiela esan digu.
Euren wikia azaltzeko asti gehiegirik ez du izan (uste dut hitzaldirako nahiko denbora gutxi izan duela), baina egia esan behar badut, gaurkoa ere hitzaldi interesgarria izan dela azpimarratu nahiko nuke; teknologia berrien aplikapen ezberdinak ikusteko aukera ematen digutelako mota honetako ekintzekin.

martes, 5 de mayo de 2009

"Arto lapurra"-ren ipuina eta lanen zehaztapena. - 9. saioa -

Kaixo denoi!

Gaurkoan teknologia berriei buruzko saio intentsiboa izan dugula esan dezaket. Asteartero bezala, 12:00etan genuen gaurko klasea, baina kasu honetan, klase aurretik, Amara Berriko bi irakasle etorri zaizkigu bertako IKT eta teknologien metodologiari buruz hitz egitera. Beraz, gaurko eguna bi multzotan banatuko dudala adierazten dut: bata Amara Berri ikastolari buruzko hitzaldiari buruzkoa izango da eta bestea, berriz, klase orduari buruzkoa.



Amara berri ikastolari buruzko hitzaldia luzatu egin da azkenean, baina egia esan, azkar pasa zait denbora. Inoiz ez nuen horrelako metodologiarik imajinatu eta egia esan, zeharo harriturik eta txunditurik geratu naiz Amara Berrin praktikan jartzen duten lan egiteko modua honekin. Egiten dituzten lan asko, irratian, interneten eta telebistan (nahiz eta eskolan bakarrik ikusi) plazaratzen dira eta horrek, lan asko garatuagoak eta hobetuagoak izatea lortzen duelakoan nago; haurrek badakitelako euren lanak ez direla beraientzako bakarrik gelditzen eta pertsona gehiagok ikusiko dutelako. Nolabait esatearren, haurrengan ardura garrantzitsuak ipintzen saaitzen dira emaitza onak jasotzeko eta hori, oso estrategia ona iruditu zait. Emaitzak, gainera, ezinhobeak direla ikusi ahal izan dut eta hori horrela izanik, oso lan aberasgarria egiten dutela esango nuke.

Horretaz gain, egungo eskola gehienetan dauden txoko "hotzak" izan ordez, txoko hauei errealitate puntu bat ematen dietela azaldu dute (matematika txokoan, esaterako, ez dituzte ariketak soilik lantzen; denda baten itxura du eta eragiketak zeharkako modu batetan egiten dira).
Gelan mundu erreal txiki bat dutela ikusi da eta honek, ikaskuntza prozesua errazagoa eta entretenigarriagoa izatea lortzen du.

Beraz, Amara Berriko kontu honekin amaitzeko, zera esango nuke, oso interesgarria iruditu zaidala hitzaldia eta eskola hau ezagutzeko intriga sortzea lortu dutela nigan. Irakasleek askotan azpimarratu bezala, sekulako antolakuntza dute euren artean (irakasleek, ikasleek...) eta horrek ahalbidetzen du irakaskuntza-ikaskuntza prozesua oso emankorra izatea. Oso lan konplexua, baina interesgarria eta produktiboa aldi berean.

De IKT


___________________________________________


Klase orduari dagokionez, berriz, IKT-ri buruz egin behar dugun lana gehiago zehatu dugu (azpiegitura elektronikoaz, irakasleen prestakuntzaz, teknologien erabilpenaz... jabetzeko aholkatu digu irakasleak) eta ondoren, magis telebistari buruzko zalantzak argitzen ere egon gara.


Ondoren, Ispasterko eskolan eginiko ipuin digitalizatu bat ikusi dugu. Eskola txiki honetan, tradizioan zehar ahoz aho zabaltzen joan zen ipuin bat hartu eta digitalizatzeko proposamena egin zen eta haurrek, onartu egin zuten proposamena. Horrela, ipuinean zeuden ekintza ezberdinak identifikatu eta haur bakoitzari, ekintza horietako baten irudia marrazteko eskatu zitzaien. Azkenean, irudi guztiak batu, eskaneatu, ordenatu eta fondoko musika aukeratu zuten; guzti honekin, power point bat burutzeko asmoz.

Teknologia berriak naturalki lantzeko modu interesgarria iruditu zait; haurrak euren lanarekin motibaturik, nahi gabe, teknologia berriak lantzen eta hauekin esku hartzen aritu zirelako. Gainera, umeak modu autonomo batean ipuinari buruzko ikerketa bat egitea suposatu zuen eta kulturako balore bat transmititzea ere lortu zuten lan honekin; ipuinari eta bertako protagonistei, aurpegia ipiniz (ordura arte ez zuena).
Guzti honetaz gain, multidisziplinaritatea gauzatzea ere lortu zuten (teknologiaz gain, alor gehiago landu ahal izan zituztelako -plastika, komunikazioa...-) eta hori guztia, adin ezberdinetako haurrekin kontaktua mantenduz eta sormena bultzatuz.

Ikusteko lan polita sortu zutela iruditu zait eta gainera, beraientzako ere, garrantzitsua izan zelakoan nago; power point-a ikusterakoan, egindako lanaren egile sentituko zirelako eta horrek, harro sentiaraziko zietelako haurrei.
Askotan, fitxekin eta edonolako ekintzekin setati jartzen gara irakasle zein helduok (azken finean, gurasoek ikusi nahi dutena emaitza delako) eta ez dugu ikusten, mota honetako ekintza xumeekin, askoz ere gauza gehiago barneratzen eta bizitzen direla.


Azkenik, klaseari amaiera emateko, elkarrikertuz.ning.com-en Teknologia Berriak, Plastika eta Practicum II bezalako ikasgaietan irakasleek jarraitzen duten metodologiaren zergatiak txertatu dituztela aipatu digu irakasleak; bukaeran, geure blog-a eguneratzeko denbora ere utzi digularik.


Hemen duzue klase orduan ikusitako ipuin digitalizatuaren portada; "Arto lapurra" izenekoa.

De IKT