Mostrando entradas con la etiqueta Amara Berriko IKT. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Amara Berriko IKT. Mostrar todas las entradas

martes, 5 de mayo de 2009

"Arto lapurra"-ren ipuina eta lanen zehaztapena. - 9. saioa -

Kaixo denoi!

Gaurkoan teknologia berriei buruzko saio intentsiboa izan dugula esan dezaket. Asteartero bezala, 12:00etan genuen gaurko klasea, baina kasu honetan, klase aurretik, Amara Berriko bi irakasle etorri zaizkigu bertako IKT eta teknologien metodologiari buruz hitz egitera. Beraz, gaurko eguna bi multzotan banatuko dudala adierazten dut: bata Amara Berri ikastolari buruzko hitzaldiari buruzkoa izango da eta bestea, berriz, klase orduari buruzkoa.



Amara berri ikastolari buruzko hitzaldia luzatu egin da azkenean, baina egia esan, azkar pasa zait denbora. Inoiz ez nuen horrelako metodologiarik imajinatu eta egia esan, zeharo harriturik eta txunditurik geratu naiz Amara Berrin praktikan jartzen duten lan egiteko modua honekin. Egiten dituzten lan asko, irratian, interneten eta telebistan (nahiz eta eskolan bakarrik ikusi) plazaratzen dira eta horrek, lan asko garatuagoak eta hobetuagoak izatea lortzen duelakoan nago; haurrek badakitelako euren lanak ez direla beraientzako bakarrik gelditzen eta pertsona gehiagok ikusiko dutelako. Nolabait esatearren, haurrengan ardura garrantzitsuak ipintzen saaitzen dira emaitza onak jasotzeko eta hori, oso estrategia ona iruditu zait. Emaitzak, gainera, ezinhobeak direla ikusi ahal izan dut eta hori horrela izanik, oso lan aberasgarria egiten dutela esango nuke.

Horretaz gain, egungo eskola gehienetan dauden txoko "hotzak" izan ordez, txoko hauei errealitate puntu bat ematen dietela azaldu dute (matematika txokoan, esaterako, ez dituzte ariketak soilik lantzen; denda baten itxura du eta eragiketak zeharkako modu batetan egiten dira).
Gelan mundu erreal txiki bat dutela ikusi da eta honek, ikaskuntza prozesua errazagoa eta entretenigarriagoa izatea lortzen du.

Beraz, Amara Berriko kontu honekin amaitzeko, zera esango nuke, oso interesgarria iruditu zaidala hitzaldia eta eskola hau ezagutzeko intriga sortzea lortu dutela nigan. Irakasleek askotan azpimarratu bezala, sekulako antolakuntza dute euren artean (irakasleek, ikasleek...) eta horrek ahalbidetzen du irakaskuntza-ikaskuntza prozesua oso emankorra izatea. Oso lan konplexua, baina interesgarria eta produktiboa aldi berean.

De IKT


___________________________________________


Klase orduari dagokionez, berriz, IKT-ri buruz egin behar dugun lana gehiago zehatu dugu (azpiegitura elektronikoaz, irakasleen prestakuntzaz, teknologien erabilpenaz... jabetzeko aholkatu digu irakasleak) eta ondoren, magis telebistari buruzko zalantzak argitzen ere egon gara.


Ondoren, Ispasterko eskolan eginiko ipuin digitalizatu bat ikusi dugu. Eskola txiki honetan, tradizioan zehar ahoz aho zabaltzen joan zen ipuin bat hartu eta digitalizatzeko proposamena egin zen eta haurrek, onartu egin zuten proposamena. Horrela, ipuinean zeuden ekintza ezberdinak identifikatu eta haur bakoitzari, ekintza horietako baten irudia marrazteko eskatu zitzaien. Azkenean, irudi guztiak batu, eskaneatu, ordenatu eta fondoko musika aukeratu zuten; guzti honekin, power point bat burutzeko asmoz.

Teknologia berriak naturalki lantzeko modu interesgarria iruditu zait; haurrak euren lanarekin motibaturik, nahi gabe, teknologia berriak lantzen eta hauekin esku hartzen aritu zirelako. Gainera, umeak modu autonomo batean ipuinari buruzko ikerketa bat egitea suposatu zuen eta kulturako balore bat transmititzea ere lortu zuten lan honekin; ipuinari eta bertako protagonistei, aurpegia ipiniz (ordura arte ez zuena).
Guzti honetaz gain, multidisziplinaritatea gauzatzea ere lortu zuten (teknologiaz gain, alor gehiago landu ahal izan zituztelako -plastika, komunikazioa...-) eta hori guztia, adin ezberdinetako haurrekin kontaktua mantenduz eta sormena bultzatuz.

Ikusteko lan polita sortu zutela iruditu zait eta gainera, beraientzako ere, garrantzitsua izan zelakoan nago; power point-a ikusterakoan, egindako lanaren egile sentituko zirelako eta horrek, harro sentiaraziko zietelako haurrei.
Askotan, fitxekin eta edonolako ekintzekin setati jartzen gara irakasle zein helduok (azken finean, gurasoek ikusi nahi dutena emaitza delako) eta ez dugu ikusten, mota honetako ekintza xumeekin, askoz ere gauza gehiago barneratzen eta bizitzen direla.


Azkenik, klaseari amaiera emateko, elkarrikertuz.ning.com-en Teknologia Berriak, Plastika eta Practicum II bezalako ikasgaietan irakasleek jarraitzen duten metodologiaren zergatiak txertatu dituztela aipatu digu irakasleak; bukaeran, geure blog-a eguneratzeko denbora ere utzi digularik.


Hemen duzue klase orduan ikusitako ipuin digitalizatuaren portada; "Arto lapurra" izenekoa.

De IKT

miércoles, 29 de abril de 2009

Amara Berriko Txikiweb-a. - 8. saioa -

Gaurkoan, Donostiako Amara Berri ikastolan praktikan jartzen den Txikiweb-ari buruzko bideoa ikusi dugu. Honen bidez, jakin dugu, egunero, lau ikaslek txikiweb-a eguneratu egiten dutela eta horrela, euren lanak, irratsaioak, telebistako irudiak... txertatzen dituztela euren web orrian; denen eskura egon daitezen.

De IKT

Egia esan, orain arte ez nuen mota honetako metodologia ikusi eta teknologia berriekin maiztasun handiaz aritze hau, haurrentzako oso baliagarria izango delakoan nago; egunetik egunera, gizartea geroz eta informatizatuago dagoelako. Beraz, nik uste dut Amara Berriko lan egiteko modu honetatik asko ikasi beharrean gaudela; izan ere, urte batzuren buruan, txikitatik teknologia berriekin hartu-emanean hasten diren eta ez direnen artean ezberdintasun handiak egongo direla uste baitut (txikitatik lantzen hasi zirenak trebatuagoak egongo dira eta abantaila handia aterako diete). Argi dago, gauza guztiekin bezala, geroz eta lehenago hasi edukinak lantzen, orduan eta erraztasun handiagoz menperatuko dutela haurrek eginkizun eta gaitasun hori; eta alde horretatik, oso ideia ona eta esanguratsua iruditu zait Amara Berriko eskaintza.


Hau izango litzateke gaurko klasean ikusi dugun bideoa:

miércoles, 22 de abril de 2009

"Indagacción" eta Amara Berriko IKT - 6. saioa -

Gaurkoan, teknologia berrien alde onak eta txarrak aipatzen hasi dugu klasea. Alde batetik, gauzak ikasteko eta informazioa adierazteko oso aberasgarria dela komentatu dugu ("lenguaje multimedia" delakoan) eta beste alde batetik, komunikatzeko ere oso tresna erabilgarria dela aipatu dugu.
Dena den, baditu bere alde ez hain onak ere: informazio gehiegi izateak sailkapena gauzatzea ezinbestekoa bihurtzen duela eta zenbaitetan, eskolan, pedagogia arloaren gainetik jartzen dela (dena den, azken hau, geure erruagatik dela esan behar da; ematen diogun erabilgarritasunagatik).

Hau guztia azaldu ondoren, atzo azaltzen hasitako "Indagacción" testua ere amaitu dugu komentatzen. Atzo ez bezala, gaur, bertan azaltzen direneko irudia eta taula gehiago sakontzea lortu dugu.

Azkenik, Amara Berriko IKT sistemari buruzko power point bat ere ikusi dugu (jarraian ipini dudana). Bertan, ikastola honetan teknologia berriei ematen dieten erabilpena ikusi ahal izan da eta horrela, teknologia berriekin lehen kontaktua izateko, egunkaria, telebista, irratia eta txikiweb baliabideak erabiltzen dituztela ikusi dugu.


Amara Berri ikastolako IKT azaltzen duen power point-a ondorengo hau izango litzateke:


aberri