Mostrando entradas con la etiqueta Blog-ak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Blog-ak. Mostrar todas las entradas

miƩrcoles, 13 de mayo de 2009

Geure eginbeharrak gauzatzen - 12. saioa -

Gaurkoan ez dut ezer asko idaztekorik; gaurko klase orduan, ikasgaian egin behar ditugun lanak osatzen aritu baikara gehienbat. Hasieran, Magis TB-ri buruz genituen zalantzak argitzen egon da irakaslea (talde handian); baina ondoren, geure lanak egiteko (blog-a eguneratzeko, IKT-ri buruzko txostena osatzeko, praktika onak zehazteko...) eta hauen inguruko zalantza pertsonalak argitzeko denbora utzi du; klasea amaitu arte.

Beraz, ikus daitekeen bezala, gaurko klase ordua, talde lana burutzeari dedikaturik egon da gehienbat. Eta egia esan, eskertzekoa da; orokorrean, denboraz nahiko larri gabilela ikusten baitut.

miƩrcoles, 6 de mayo de 2009

Blog-ak eta "Infantilinvestiga" - 10. saioa -

Teknologia berrietako asteko azken klase honetan, hitzaldi txiki bat preparaturik zigun irakasleak (horretarako, emakume bat etorriko zelarik) eta bere zain ginela, irakasleak geure blog batzuei buruz hitz egiteko aprobetxatu du; batzutan irudiak, informazioa... falta zela adieraziz eta beste batzuk, aldiz, nahiko ongi zeudela azalduz.

Blog-en kontu honekin amaitzerakoan, beraz, esan bezala, hitzaldiarekin hasi gara. Oso emakume atsegina etorri zaigu gaurkoan eta bere itzaldia amenoa izan delakoan nago. Ikastolekin batera proiektu batetan sartua dagoela esan digu eta proiektu honen nondik norako guztiak, wiki batetan ipintzen dutela ere aipatu du; euren lan guztiak, gainontzekoekin konpartitzeko asmoz eta ikastola gehiagoren arreta bereganatzeko helburuarekin.

De IKT

Hezkuntza munduan teknologia nola txertatu beharko litzatekeen azaldu digu eta euren proiektuetako bat ere aipatu digu; "apadrinamiento digital" izango litzatekeena. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasle batek, Haur Hezkuntzako beste bat apadrinatu edo amadrinatzen du; elkarrekin, ekintza desberdinak bizitzeko asmoz. Haurrentzat aberasgarria izateaz gain, esan beharra dago irakaslearentzat ere teknika hau oso baliagarria izan daitekeela; haurrak bikoteka elkartzearekin, nolabait esatearren, haur kopurua erdira murrizten delako.

Momentuz, euren proiektua jarraitzen duten bi eskola bestrik ez daudela azaldu digu, baina hurrengo urterako, Bizkaiko beste eskola bat ere elkartu zaiela esan digu.
Euren wikia azaltzeko asti gehiegirik ez du izan (uste dut hitzaldirako nahiko denbora gutxi izan duela), baina egia esan behar badut, gaurkoa ere hitzaldi interesgarria izan dela azpimarratu nahiko nuke; teknologia berrien aplikapen ezberdinak ikusteko aukera ematen digutelako mota honetako ekintzekin.