martes, 12 de mayo de 2009

Txanela eta Ikasys proiektuak - 11. saioa -

Gaurkoan ere hitzaldia izan dugu; baina oraingo honetan, klase orduan izan da. Aita Larramendi ikastolako irakasle bat etorri zaigu gaurkoan eta eurek bizi duten esperientzia konpartitu du gurekin; Txanela eta Ikasys proiektuak, hain zuzen ere.

Amara Berri ikastolakoek esan ziguten bezalaxe, gaurkoan ere askotan azpimarratu digu Aita Larramendi ikastolakoak, "zertarako?" galderaren inguruan ibiltzen direla gehienbat; gauza guztien zergatiak bilatuz eta guztiari zentzua emanez. Dena den, nahiz eta aspektu honetan bat egon, bi eskolek duten irakaskuntza metodoan, alde nabariak daudela ikusi ahal izan dugu.

De IKT

Txanela proiektuari dagokionez, haurrei, aurreko ikasturtean ikasitakoaz gogoratzeko, bideo modukoa ipintzen diote eta diotenez, honen bidez ez omen dute haurrek euren ezagutzak kanporatzea nahi; bideoan ikusten dutena erreproduzitzea eta eurek dituzten aurrezagutzekin erlazionatzea baizik.
Behin euren aurretiazko ideia horietaz oroitu ondoren, bideoa berrikusi eta galdera moduko batzuk egiten dizkiote; haur bakoitzari, galdera hauek erantzuteko, web orri ezberdin bat ematen diotelarik. [Hau, lauko taldeetan egiten da -gutxi gorabehera- eta hortaz, modu honetan, taldeko kide guztiak galdera berdinei erantzuten egongo dira, informazio iturri ezberdinetan oinarrituz].
Azkenik, galdera hauei erantzuna emanik, problemari soluzioa bilatzen ere saiatuko dira hurrak.
Eta guzti hau, webquest moduan egiten dute.

De IKT

Ikasys proiektua, berriz, oroimenezko jarduerak burutzen laguntzen duen proiektua dugu. Horretarako, irakasleak ikasleak, beti, mikroproblemen aurrena ipintzen saiatzen dira. Esaterako, haurrei testu bat irakurraraztea eta ondoren, honi buruzko galderak egitea; modu honetan, haurrek, irakurri dutenaz gogoratzen diren eta irakurritakoa ulertu duten ikusteko.
Kasu honetan ere, lan egiteko modu tradizionaletik asko urruntzen den teknika bat erabiltzen dute. Haur bakoitzak bere portatil txikia du eta gelako haurren portatil guzti hauek, wifi-aren bidez, sareaturik daude irakaslearenarekin batera. Modu honetan, haur bakoitzak, egunean egiten duena, irakasleak, bere ordenagailutik, inolako arazorik gabe ikus dezake (egindako lan guztitik zer egin duten ondo eta zer gaizki ikusteaz gain).
Portatil hauek guztiak armairu baten barruan gorde behar omen dira saioa amaitu ondoren; kargatu egin behar baitira. Dena den, kasu honetan, kargak saio oso bat irauteko trabarik ez du izaten (portatil hauekin, ordu erdiz bakarrik aritzen baitira astean; arlo bakoitzeko).

De IKT

Irakaskuntza zein ikaskuntza prozesuak zeharo aldatzen dituen teknikak dira gaurkoan ikusitako proiektuak eta honek, gauza guztiek bezalaxe, bere alde onuragarriak eta ez hain aberasgarriak dituelakoan nago. Alde batetik, sarearekiko izugarrizko dependentzia ikusten diet bi proiektuei eta edozein egunetan, internetik gabe egonez gero, beste zerbaitetara jo beharko genuke. Horretaz gain, argi eta garbi geratu da kostu handia suposatzen dutela eta zenbait eskola, ziur aski, ez daude egoera honi aurre egiteko moduan. Betalde, hasieran, irakasle zein ikasleengan eman beharko litzatekeen lan egiteko moduaren iraultzarekin, bati baino gehiagori egingo lioke gainezka egoerak (ziur nago) eta gainera, irakasleak klasea eman bitartean, ikasleak sarean, beste zerbaitetan aritzeko arriskua dago.
Hala eta guztiz ere, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua amenoagoa eta dibertigarriagoa egiten dutelakoan nago. Betiko fitxen ordez, ikasleak ordenagailuaren aurrean jarri eta ariketa dinamikoagoak burutzen dituzte eta gainera, ekintza hauek, bakarkakoak izan ohi direnez, haurraren autonomiaren garapenean zein trebakuntzetan eragin handia izango luke. Haurrak irakaslearen "hizketaldia" entzun ordez, interneten zehar nabegatu beharko luke informazio bila eta hori horrela izanik, ikasketa esanguratsua gauzatzeko aukera gehiago ematen da proiektu hauetan.

Beraz, ikusi bezala, bere alde positibo eta negatiboak dituzte bi proiektu hauek. Martxan jartzea edo ez, eskolaren esku geratzen da; euren abantailak eta desabantailak kontuan izanik, guztientzat (eta haurrentzat, batez ere), egokiena izango litzatekeena aukeratuz (eta euren esku dagoena, noski).

No hay comentarios:

Publicar un comentario