Ikastaroa amaiturik, hausnarketarako momentua iritsi da, hortaz eta egia esan, oso gustora gelditu naiz lortutako emaitzekin. Alde batetik, talde lanean egindako lanen bidez, egungo errealitateari buruz apur bat gehiago jakin ahal izan dugula esan nahiko nuke eta hori, oso aberasgarria izan deloakoan nago. Hara eta hona ibili gara informazio iturri desberdinak ezagutuz eta ikastoletan bizi duten errealitatea biziz eta hori horrela, etorkizunera begira, ibilitako km guztiek zein botatako izerdiak asko balioko digula uste dut. Egun, ikastola ezberdinak eta bertan lantzen dutena ikusiz, jada baditugu geure buruan eskola eredu bat baino gehiago eta horrela, lanean hasterakoan, alor honi dagokion ideia batzuk hartu ditugu.
Bestalde, honekin loturik, ikastaro honi buruz jaso ditugun hitzaldiak ere oso baliagarriak suertatu zaizkidala ere aipatu nahiko nuke (hauek ere egungo eskolen errealitatea antzemarazi digutelako).
Bestalde, blog hau eguneratzeak suposatzen zuen bakarkako lana ere oso interesgarria iruditu zaidala komentatzea gustatuko litzaidake. Ikasgai honetara "engantxatzeko" aukera polita iruditu zait (interneten zehar nabigatzea ez baitzaio inori desatsegin egiten) eta ondorioz, lan honetan ere oso gustora aritu naizela aitortu behar dut. Gainera, ikastaro hasieran iragarritako erronkak nahiko ongi bete ditudalakoan nago(lauhilekoaren hasieran, ikastaroan inolako arazorik izango ez nuela uste nuela aipatu nuen eta halaxe izan da; nahiko ongi moldatu naiz bai ezagutzen nituen baliabideekin eta baita baliabide ezezagunekin ere).
Beraz, ikastaro hau oso aberasgarria suertatu zaidala esatea besterik ez zait geratzen; esan bezala, gauza berri asko ikasi ditudalako bai gaitasun pertsonalen inguruan eta baita egungo eskolen errealitatearen inguruan, baina baita teknologia berrien erabilpenari buruzko eztabaidek bultzarazi zizkidaten hausnarketengatik.
Eta hausnarketak aipatuz, hemen uzten dizkizuet ikastaroari amaiera emateko pare bat irudi. Ea zer iradokitzen dizuen...
De IKT |
De IKT |
Besterik gabe, ongi izan eta hurrenarte!
Aguuuur!!
De IKT |