Mostrando entradas con la etiqueta IKT-ri buruzko txostena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IKT-ri buruzko txostena. Mostrar todas las entradas

martes, 26 de mayo de 2009

Lanak blog-era igotzen - 15. saioa -

Gaurkoa, ikasgai honetako azken aurreko eguna izan da eta hori horrela izanik, gaurko klase ordua lanak internetera igotzeko erabili dugu.

Pasa den aste guztia estresatu samar pasatu ondoren eta lanegun "intentsiboak" igaro ostean, ikasgai honetako lan guztiak, jada, amaitu ditugula esan dezakegu eta egia esan, nahiko kontentu geratu gara lortutako emaitzekin. Uste genuen larri ibiliko ginela lan guzti hauek amaitzerako orduan, baina esan bezala, aurreko asteko egun gehienetan buru belarri aritzeak, gaurko klasean lasai-lasai egotea ahalbidetu du.

Blogean, aurki daitezke lan guzti hauek (jarraian datozen sarreretan)eta hauek errazago topatzeko eta ordenatuagoak izateko, aurkibide bat ere egin dugu.

Bideoak igotzeko, berriz, Youtube zein Vimeo programak erabili ditugula esan beharra daukat. Hasiera batean, Youtube-tik bakarrik igotzeko asmoa genuen, baina Praktika onak sailerako egindako bideoa, ez zigun igotzen uzten (handiegia zelako). Beraz, Vimeo aukera geratzen zitzaigun bakarrik eta egia esan, nahi genuen bideo hura igotzeko baliogarria izan zaigu.
Pertsonalki, ez nuen lehenagotik ezagutzen programa hau eta egia esan, nahiko aukera polita iruditu zait bideoak igotzerako orduan (Youtube-k onartzen dituen baino iraupen handiagoko bideoak onartzen dituelako).

Youtube:
De IKT


Vimeo:
De IKT


Hau guztia esan ondoren, lan guztiak txertatzen hasiko naiz; hauen ordena, aurkibidean ipini dudalarik (arestian aipatu bezala).

Lan guztien aurkibidea

Jarraian, taldean osaturiko lan guztiak txertatu dizkizuet. Erosoagoa izan dadin, hauek guztiak biltzen ditueneko aurkibide bat osatu dugu taldean.


1. LAN GUZTIEN LABURPENA (aurkezpenerako erabilitako power point-a)

2. GALDERA TEORIKOAK:

2.1 IKT teoria.
2.2 IKT zertarako?
2.3 Berrikuntza eta gure irakazkuntz giroko aldaketak.
2.4 Ingurunearen aldaketa ikasleen ikuspegitik.


3. IKASGAIAREN HIRU ZUTABEAK: ( word + bideoak)

3.1 IKT-ren konparaketa: Arantzazuko Ama eta Zurriola ikastolak.
3.2 Praktika onak: Amara Berri ikastolako Bikoizketa tailerra.
3.3 Magis TB+ : Billy eta Hurkoa fundazioa.

3.1 IKTren konparaketa: Arantzazuko Ama eta Zurriola ikastolak

Hau izan zen ikasgai honetan gauzatu genuen lehenengo lana. Bi ikastetxe ezberdinetara joan ginen euren IKTari buruzko informazioa jasotzera eta jarraian ipini dizuedan emaitza lortu genuen.

IKT Zurriola Eta Arantzazuko Ama. Konparaketa BAI IKT Zurriola Eta Arantzazuko Ama. Konparaketa BAI Maita05


miércoles, 20 de mayo de 2009

Lanak borobiltzen - 14. saioa -

Asteko azkeneko klase hau ere, geure lanei amaiera emateko aprobetxatu dugu. Bertan, talde bakoitza bere eginbeharretan ibili da eta hau horrela izanik, geure taldea ere horretan aritu da.

Dena den, lanak osatzeaz gain, genituen zalantzak argitzeko ere erabili dugu gaurko klasea. Ez genekien oso ongi non zintzilikatu behar zen egindako lan guztia eta irakaslearekin hitz egin ondoren, MAGIS TB+ra igo behar direla ohartu gara; bakoitzari dagokion etiketa ipinirik eta konkretuki, zer den azalduz.
Horretaz gain, Word-en idatziriko dokumentuak nora igo beharko genituen ere komentatu diogu eta hau horrela, irakasleak bi bide ezberdin azaldu dizkigu (niretzat zeharo berriak zirenak). Bi bide hauek Scribd eta Slideshare izango lirateke.
Bi hauek Word zein Power Point-eko dokumentuak igotzea ahalidetzen duten programak dira eta irakasleak, bietakoren bat hautatzea eskatu digu; horren bidez, blog-era igo beharko genituzkeelarik geure lanak.

De IKT


De IKT

Hortaz, ikus daitekeenez, gaurkoan, lanak burutzeaz gain, geure zalantzak argitu ere egin ditugu eta horregatik, gaurko klasea, oso emankorra izan dela esatera ausartuko nintzateke.

martes, 19 de mayo de 2009

Gure lanak osatzen... - 13. saioa -

Gaur, klasera iritsi eta talde guztiak euren lanetan ari zirela ikusterakoan, geu ere gure lanei itxura ematen hasi gara; horretarako, ikasketa gelara joan garelarik (apur bat lasaiago egoteko).

Beraz, aurrekoan bezala, gaur ere buru belarri aritu gara geure lanetan eta hortaz, ez dugu ezer berririk eman klasean.

miércoles, 13 de mayo de 2009

Geure eginbeharrak gauzatzen - 12. saioa -

Gaurkoan ez dut ezer asko idaztekorik; gaurko klase orduan, ikasgaian egin behar ditugun lanak osatzen aritu baikara gehienbat. Hasieran, Magis TB-ri buruz genituen zalantzak argitzen egon da irakaslea (talde handian); baina ondoren, geure lanak egiteko (blog-a eguneratzeko, IKT-ri buruzko txostena osatzeko, praktika onak zehazteko...) eta hauen inguruko zalantza pertsonalak argitzeko denbora utzi du; klasea amaitu arte.

Beraz, ikus daitekeen bezala, gaurko klase ordua, talde lana burutzeari dedikaturik egon da gehienbat. Eta egia esan, eskertzekoa da; orokorrean, denboraz nahiko larri gabilela ikusten baitut.

martes, 5 de mayo de 2009

"Arto lapurra"-ren ipuina eta lanen zehaztapena. - 9. saioa -

Kaixo denoi!

Gaurkoan teknologia berriei buruzko saio intentsiboa izan dugula esan dezaket. Asteartero bezala, 12:00etan genuen gaurko klasea, baina kasu honetan, klase aurretik, Amara Berriko bi irakasle etorri zaizkigu bertako IKT eta teknologien metodologiari buruz hitz egitera. Beraz, gaurko eguna bi multzotan banatuko dudala adierazten dut: bata Amara Berri ikastolari buruzko hitzaldiari buruzkoa izango da eta bestea, berriz, klase orduari buruzkoa.



Amara berri ikastolari buruzko hitzaldia luzatu egin da azkenean, baina egia esan, azkar pasa zait denbora. Inoiz ez nuen horrelako metodologiarik imajinatu eta egia esan, zeharo harriturik eta txunditurik geratu naiz Amara Berrin praktikan jartzen duten lan egiteko modua honekin. Egiten dituzten lan asko, irratian, interneten eta telebistan (nahiz eta eskolan bakarrik ikusi) plazaratzen dira eta horrek, lan asko garatuagoak eta hobetuagoak izatea lortzen duelakoan nago; haurrek badakitelako euren lanak ez direla beraientzako bakarrik gelditzen eta pertsona gehiagok ikusiko dutelako. Nolabait esatearren, haurrengan ardura garrantzitsuak ipintzen saaitzen dira emaitza onak jasotzeko eta hori, oso estrategia ona iruditu zait. Emaitzak, gainera, ezinhobeak direla ikusi ahal izan dut eta hori horrela izanik, oso lan aberasgarria egiten dutela esango nuke.

Horretaz gain, egungo eskola gehienetan dauden txoko "hotzak" izan ordez, txoko hauei errealitate puntu bat ematen dietela azaldu dute (matematika txokoan, esaterako, ez dituzte ariketak soilik lantzen; denda baten itxura du eta eragiketak zeharkako modu batetan egiten dira).
Gelan mundu erreal txiki bat dutela ikusi da eta honek, ikaskuntza prozesua errazagoa eta entretenigarriagoa izatea lortzen du.

Beraz, Amara Berriko kontu honekin amaitzeko, zera esango nuke, oso interesgarria iruditu zaidala hitzaldia eta eskola hau ezagutzeko intriga sortzea lortu dutela nigan. Irakasleek askotan azpimarratu bezala, sekulako antolakuntza dute euren artean (irakasleek, ikasleek...) eta horrek ahalbidetzen du irakaskuntza-ikaskuntza prozesua oso emankorra izatea. Oso lan konplexua, baina interesgarria eta produktiboa aldi berean.

De IKT


___________________________________________


Klase orduari dagokionez, berriz, IKT-ri buruz egin behar dugun lana gehiago zehatu dugu (azpiegitura elektronikoaz, irakasleen prestakuntzaz, teknologien erabilpenaz... jabetzeko aholkatu digu irakasleak) eta ondoren, magis telebistari buruzko zalantzak argitzen ere egon gara.


Ondoren, Ispasterko eskolan eginiko ipuin digitalizatu bat ikusi dugu. Eskola txiki honetan, tradizioan zehar ahoz aho zabaltzen joan zen ipuin bat hartu eta digitalizatzeko proposamena egin zen eta haurrek, onartu egin zuten proposamena. Horrela, ipuinean zeuden ekintza ezberdinak identifikatu eta haur bakoitzari, ekintza horietako baten irudia marrazteko eskatu zitzaien. Azkenean, irudi guztiak batu, eskaneatu, ordenatu eta fondoko musika aukeratu zuten; guzti honekin, power point bat burutzeko asmoz.

Teknologia berriak naturalki lantzeko modu interesgarria iruditu zait; haurrak euren lanarekin motibaturik, nahi gabe, teknologia berriak lantzen eta hauekin esku hartzen aritu zirelako. Gainera, umeak modu autonomo batean ipuinari buruzko ikerketa bat egitea suposatu zuen eta kulturako balore bat transmititzea ere lortu zuten lan honekin; ipuinari eta bertako protagonistei, aurpegia ipiniz (ordura arte ez zuena).
Guzti honetaz gain, multidisziplinaritatea gauzatzea ere lortu zuten (teknologiaz gain, alor gehiago landu ahal izan zituztelako -plastika, komunikazioa...-) eta hori guztia, adin ezberdinetako haurrekin kontaktua mantenduz eta sormena bultzatuz.

Ikusteko lan polita sortu zutela iruditu zait eta gainera, beraientzako ere, garrantzitsua izan zelakoan nago; power point-a ikusterakoan, egindako lanaren egile sentituko zirelako eta horrek, harro sentiaraziko zietelako haurrei.
Askotan, fitxekin eta edonolako ekintzekin setati jartzen gara irakasle zein helduok (azken finean, gurasoek ikusi nahi dutena emaitza delako) eta ez dugu ikusten, mota honetako ekintza xumeekin, askoz ere gauza gehiago barneratzen eta bizitzen direla.


Azkenik, klaseari amaiera emateko, elkarrikertuz.ning.com-en Teknologia Berriak, Plastika eta Practicum II bezalako ikasgaietan irakasleek jarraitzen duten metodologiaren zergatiak txertatu dituztela aipatu digu irakasleak; bukaeran, geure blog-a eguneratzeko denbora ere utzi digularik.


Hemen duzue klase orduan ikusitako ipuin digitalizatuaren portada; "Arto lapurra" izenekoa.

De IKT

martes, 21 de abril de 2009

Programa ezberdinen adibideak ikusten - 5. saioa -

Gaurkoan teroria apur bat ikusten egon gara eta horretarako, irakaslea hiru power point-ez baliatu da; zeinak ikasgaiaren portal birtualean aurki daitezkeen.

Lehenik eta behin, teknologia berriek baliabide eta programa ezberdinak jartzen dizkigula eskura ikusi dugu (word, excel, eduteka, blogger...) eta ondoren, bakoitza zer eta zertarako den ere argitu dugu; adibide batzuk ere ikusi ditugularik.
Ondoren, teknologia berriek teoria konstruktibistarekin izan behar duten harremanaz ere jardun gara. Teknologia berriak betiko moduan erabiliz gero, ezer gutxi ikasiko dugu eta alde horretatik, innobatu beharrean gaudela ohartu gara; konstruktibismoak dioen bezala, ezagutzak eraikiz eta ez buruz ikasiz.
Azkenik wiki, webquest, cmap, hot potatoes...-en alorra ere jorratu dugu.

Taldeka, IKT-ei buruz egin beharko dugun lana ere finkatzen joan gara eta zein ikastoletara joko dugun ere erabaki dugu; hau, irakasleari adierazi diogularik.

De IKT


Hau guztia eginik, klaseari amaiera emateko, elkarrikertuz-en sartu eta irakaslearen blog-ean ibili gara; berak idatziriko arlo bat komentatuz. "Indagacción" izenekoa zen, hain zuzen ere eta uste dut zerikusi handia duela ematen ari garen gaiarekin; edozein bideo ikusten dugula edota irakasle batek klase bat emateko ere behar-beharrezkoa den ekintza da (indagar+acción edota hobeto esanda, aztertu eta ekintza burutu). Gauza guztietan aplikatu beharrekoa izan beharko luke.

martes, 31 de marzo de 2009

IKT-ri buruzko lana, "embed" eta Docs - 3. saioa -

Kaixo!

Gaurko klasean IKTri buruz egin beharko dugun lana azaldu digu irakasleak eta egia esan, proiektuak interesgarria dirudi. Bi eskola ezberdinetara joan eta bi hauetako IKT proiektuak konparatu beharko ditugu eta konparaketa horrengatik, hain zuzen ere, lan polita izango dela uste dut; IKT proiektu ezberdinak ikusteko aukera izango dugulako.

Horretaz gain, blog-ean power point-ak eta bideoak txertatzen eta Docs-ekin lan egiten ere ikasi dugu (amaieran azaltzen den power point-a ekintza honen froga dugu)eta egia esan, oso baliabide erabilgarriak iruditu zaizkit geure lanak egiteko (Docs-en kontua gehienbat). Gezurra dirudi zenbat aurrerakuntza eman diren hain denbora urrian...

De IKT

Orain, denbora besterik ez zaigu falta bai IKTri buruzko lana egiteko eta baita baliabide hauekin praktikatzeko ere!



* Power point eta bideoak txertatzeko modua:
De IKT