miércoles, 1 de abril de 2009

Teknologia berriei buruzko bideo gehiago ikusten... - 4. saioa -

Kaixo!

Gaurkoan ere teknologia berriei buruzko pare bat bideo gehiago ikusi ditugu ( elkarrikertuz-etik harturikoak direnak) eta egia esan, gaurkoan ere eztabaida gai gisa jarduteko balio izan digute.





Alde batetik, teknologia berri hauen atzean dagoena izugarrizko negozioa dela esan dezakegu. Bideoan aurrerapen handia ekarriko liguketen baliabideak ikus daitezke, baina egia esan, bitartekari hauek guztiak gutxi batzuen esku egongo lirateke bakarrik.
Horretaz gain, kontsumo gehiagizkoa eginez gero, pertsonen aurrez aurreko harremana (harreman fisikoa) ordezteko arriskua ere egongo litzateke.

Dena den, beste ikuspegi batetik begiratuz gero, egia da, beharbada, ikasterako orduan motibazio handiagoa sortuko luketela eta baita ezintasunak dituzten pertsonei asko lagunduko liekeela.
Hori gutxi balitz, gizakien aurrez aurreko komunikazioa egitea ezin izango litzatekeen kasuetan, abantaila handia eskainiko lizkigukete.


Alderdi onuragarri eta kaltegarri asko izan ditzakete teknologia berriek, beraz; baina argi dagoena da, nire ustez behintzat, erabilpen egokia eta neurrikoa eginez gero, asko irabaziko genukeela baliabide berri hauekin. Bigarren bideoan esaten diguten bezala, kritikoak izan behar dugu teknologia berriek eskaintzen digun informazio guztiarekin (behin baino gehiagotan gezurra izaten baita) eta erne ibili behar dugu euren sareetan ez erortzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario