martes, 28 de abril de 2009

Picasa Web eta Webquest-ak. -7. saioa -

Gaurko klasean, gure blog-ean argazkiak txertatzen ikasi dugu eta horretarako, irakasleak, google-k eskaintzen digun beste baliabide bat aurkeztu digu; Picasa Web izenekoa, hain zuzen ere. Egia esan, programa hau ere ez nuen ezagutzen eta nahiko baliabarria delakoan nago; blog-a saturatzeko aukera gutxiago ematen baititu argazkiak blog-era bertara igo ordez, Picasa Web-era igotzeak. Dena den, beharbada, modu honetan egiteak lan gehiago suposatzen duela ere aipatu beharrean naiz.
Kontuak kontu, jada pare bat argazki igo ditut blog-era eta gustura nago lortutako emaitzarekin; ekintza sinplea da eta gainera, gure blog-a apaintzen eta osatzen ahalbidetzen du.

De IKT


Horretaz gain, webquest ezberdinak begiratzen ere aritu gara. Gehienek, sarrerara baino haratago ez zuten uzten sartzen eta beharbada, ikusi nahiko nuena baino gutxiago behatu dut. Hala eta guztiz ere, webquest-aren baliabidea haurrek teknologiarekin lehen kontaktua izateko aitzakia polita eta entretenigarria iruditzen zait. Eduki berriak ez dira zertan aspergarriak eta teorikoak izan behar eta uste dut, webquest-en bidez, ikasgaiak asko berritu daitezkeela (haurrei, betiko fitxa arruntak eman ordez, modu teknologizatuago batean ematen baitzaie). Gainera, ordenagailuak sarriagotan erabiliz, haurrak kontentu baino kontentuago jarriko lirateelakoan nago (nolabaiteko heldutasun puntu bat eskuratu dutela jabetuko baitira). Nik uste dut haurrei eman behar zaien informazioa modu indirekto batean eta jolas moduan eginez gero, orduan eta aberasgarriagoa izango dela umearentzat; nekez ahaztuko baitute egindako jarduera.

Azkenik, egungo klaseko materia, irakasleak, aldez aurretik, elkarrikertuz.ning.com helbidean jarri duela aipatzea besterik ez zait gelditzen. Honek ziurtatzen duena da irakasleak, klase aurretik zein ondoren ere, bere orduak sartzen dituela gure irakaskuntza prozesua prestatzen.


Jarraian ipini ditudan bi argazkiak, Picasa Web-aren bidez jarritakoak dira; lehenengoa, "Glup! Glup! Glup!" webquest-aren argazkia delarik.

De IKT

No hay comentarios:

Publicar un comentario